Kargatzen...

Martxoak 25

Ereñoko mendi lasterketa

23km / +1100mD


informazioa

Ereño Busturialdeko eskualdearen ekialdean kokatzen da. Gernikatik Lekeitiora doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, Ibarrangelurekin eta Earekin egiten du muga iparraldean, Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean, Ispasterrekin ekialdean, eta Kortezubirekin eta Nabarnizekin hegoaldean.
Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokionez, bi gain dira aipagarri, Busturrigain mendia (558m) ipar-ekialdean kokatua eta Ereñozarreko San Migel (447m) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke.
Orotara lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zieta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: 23 km
Desnibel positiboa: +1100 m D
Irteera: Ereño (Elexaldetik)
Ordua: 9:30etan
mendi martxa luzea
Distantzia: 20 km
Desnibel positiboa: +1000 mD
Irteera: Ereño (Elexaldetik)
Ordua: 8:30etan
Mendi martxa laburra
Distantzia: 9 km
Desnibel positiboa: +550 m D
Irteera: Ereño (Elexaldetik)
Ordua: 10:00etan

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Martxoak 25

Irteera-Ordua

9:30etan

Distantzia

23km

Desnibela

+1100 mD


Ibilbidea

Arita-Berri jatetxean hasten da, 500 metrotako ibilbide neutralizatua eginez kantera ingururaino. Ondoren, pista eta landa batetik, 1 km inguru dituen leku tekniko batera iristen da, harkaitz artean, aintzinako marmol gorriko kanteretatik gora, Geranda mendira iritsi eta handik aurrera, Ixiltasun Biribila eskultura dagoen potoko Lezia gunea burutu ostean bukatzen da. Jarraian, bide zidor eta mendibide batzuetatik zehar, 5 km inguruan soilik likidoa dagoen lehenengo anoa postura iritsiko gara. Aurrera jarraituz beste hainbat zidor eta pistetatik zehar erdi jarrai dauden erripa bira helduko gara, hain zuzen ere Kabellinatxe eta Bustarrigane tontorretara. Hortik Gabikaraino, jeitsiera bizkor bat eginez iritsiko gara, bertan 11 km inguruan, kokaturik egongo delarik bigarren anoa postua (solidoa gehi likidoa).

Perfila



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:   Ereñoko Gerandape Mendi Kluba

Data:   Martxoak 25, 2023

Anoa postuak:   1 likido & solido eta 2 likido

Info gehiago:   HEMEN


Ereñoko Gerandape Mendi Kluba

Arita-Berri, Arrupe, Anbeko Erreka, Ubilla, Aboitiz, Etxezar, Astoi, Bidaurreta, Endeiza, , Mendi Txiki, Mendi Andiko, Galarregi, Bustarrigane, Gabika, Ibarrondo, Zabalotegi, Eleixu, Ereñozar, Taberna Zarre, Elexalde

Ereñoko kartela
 Aurrekoa  2. Proba Hurrengoa