Kargatzen...

Araudia

Ezagutu araudia eta errespetatu ingurunea
Hasiera / Urdaibai kopa / Araudia
1. Antolakuntza eta antolatzaile batzordea
Urdaibai Kopa ARROLAPE KLUBA-k antolatuta dago, proba bakoitzeko antolatzaileen laguntzarekin.
Urdaibai Kopa-ko antolatzaile batzordea, proba bakoitzeko arduradun bategatik eratuta egongo da.
Urdaibai Kopa-ko arautegiaren aldaketa/moldaketa, eskaera orrien jasotze/balorazioa, eta klasifikazioak lantzea antolatzaile batzordearen esku dago.
Lasterketen egutegia:
Ibarruri –Martxoak 5
Ibarruri –Martxoak 25
Gernika-Lumo – Apirilak 30
Iluntzar(Nabarniz) – Uztailak 25
Arteaga – Irailak 10
Datek aldaketaren bat jasan dezakete
2. Kategoriak
18 urtez gorako edonork parte hartu ahal izango du; Bestalde 16 eta 18 urte bitartekoak inskripzioa egiteaz gain guraso edo tutore baimena beharko dute, horretarako lasterketa egunean bertan antolatzaile batzordeak erraztuko dion
18-urtetik beherakoen orria bete beharko du.
Sailkapen orokorrean izango diren kategoriak
KATEGORIAK:
HELDUAK (Junior eta beterano ez diren beste guztiak): GIZONAK/ EMAKUMEAK
JUNIOR (aurten 23 urte betetzen dituztenak eta gazteagoak): GIZONAK/ EMAKUMEAK
BETERANO (aurten 45 urte betetzen dituztenak eta nagusiagoak ): GIZONAK/ EMAKUMEAK
Sailkapen orokorrean, azken lasterketan, sailkapen absolutuan dauden lehen hiru sailkatuek saria izango dute, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
Sailkapen orokorrean, azken lasterketan, JUNIOR kategoriako lehen sailkatuak saria izango du, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
Sailkapen orokorrean, azken lasterketan, BETERANO kategoriako lehen sailkatuak saria izango du, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
3. Inskripzioak
Parte-hartzaile guztiak 16 urte edo gehiagokoak izan beharko dira.
U. Kopa-n parte hartzeko ibilbidea oinez edo korrika egiteko gaitasuna duen edonork parte ahal izango du.
IZENA/ABIZENA eta N.A.N zenbakia ondo beteta egotea beharrezkoak dira, horrela ez bada, baliteke datuak txarto betetzen diren lasterketako puntuak klasifikazioan ez agertzea.
Lasterketa bakoitzeko antolatzaileek jarriko ahal izango dituzte beraien lasterketan parte hartzeko baldintzak.
Lasterkari bat parte-hartzaile bezala onartuko da, inskripzio orria ondo beteta eta ordainketa eginda dagoenean.
U. Kopa-ko lasterketa bakoitzean parte hartzeko jarritako kuota ezberdina izan daiteke.
Parte-hartzaile kopurua aldez aurretik betetzen ez bada, eguenan bertan inskripzioa egiteko aukera egongo da, baina partehartze kuota handiagoa izango da eta oparia jasotzeko bermea galdu egingo du.
Parte-hartzaileaak aldez aurretik ordainketa egin eta parte hartzen ez badu,antolakuntzak ez dio inoz dirua itzuliko,baina egunean bertan inskripzio mahaian oparia jaso al izango du.
Inskripzioaren barne dago:
Anoa likido eta solidoa lasterketan eta helmugan.
Oparia.
Pikoteoa lasterketa bukatzerakoan.
Seguroa.
4. Oparia
Oparia, lasterketa hasi baino lehenago edo bukatzean ematea, lasterketa bakoitzeko antolakuntzak erabakiko du.
5. Parte hartzea
Dorsala jasotzeko N.A.N-a edo federatu txartela aurkeztea beharrezkoa izango da.
6. Ibilbidea
Irteera eta helmuga puntuak herri/auzo–etan egongo dira lasterketaren ibilbideak besterik eskatzen ez badu,horretara, iragarki/megafoni eta lasterkarientzako Zerbitzuak hobetzeko eta errazteko.
Urdaibai Kopa-ko lasterketa bakoitzeko ibilbidearen zehaztasun guztiak, fitxa teknikoan (km-ak,anoak,igarotze kontrolak,gps-ak egindako ruta…) agertuko dira, datu hauek guztiak web orrian eta informazio karteletan ere agertuko dira.
7. Seinaleka eta igarotze kontrolak
Ibilbidea kolore biziko zintekin edo beste motako seinal dizdiratzuekin markatuta dagoen tokitik igarotzea nahitaezkoa izango da eta beharrezko ikusten bada, kilometro referentziak ere egongo dira.
Parte-hartzaileak irteeratik eta helmugaratu arte, dorsala bularrean eta toki ikusgai baten eraman beharko dute,gainera igarotze konrolak baldin badaude, antolatzaileek bakoitzan dorsala ikusi eta kontu hartu dutela ziurtatu behar dute.
Dorsala ebaki edo tolestea debekatuta dago eta jarrera hori lasterketatik kanporatzeko nahikoa izango da antolatzaileek horrela erabakitzen badute.
Lasterketa bertan-bera utzi duenak, hurbilen dagoen igarotze kontrolan edo anoa postuan informatuko beharko du eta bertan nahitaezkoa du dorsala bueltatzea.
8. Atzeratzea, etentzea edota lasterketa bertan behera utzi beharra
U. Kopa-ko lasterketa guztiak ez dira ez eten,ez atzeratuko,ezta bertan behera utziko,baldin eta eguraldia oso kazkarra bada edota parte-hartzaileen segurtasuna bermatu ezin bada; horretara, antolakuntzak aldizkako ibilbide bat aukeratuko du proba burutzeko asmoarekin, beti ere segurtasuna lehentasun bezala jarrita.
Segurtasuna ezin bada bermatu,antolakuntzak lasterketa eten edo neutralizatu egin al du ibildidearen edozein puntuan,kasu honetan klasifikazioa eten edo neutralizatu den puntu horretara heldu diren bezalakoa izango da.
9. Kronometrajea
Lasterketa bakoitza antolatzaile adituengatik kontrolatuta egongo da eta igarotze kontolak jarriko dituzte beharrezkoa baldin bada, lasterkari bakoitzak ibilbide osoa egiten duela ziurtatzeko.
Antolatzaileek igarotze kontoletatik/anoa postuetatik/helmugaratzeko , GEHIENZEKO DENBORA jarri ahal izango dute ibilbidearen gogortasun maila eta luzeraren arabera.
10. Anoa postuak
Anoa postuak likido/solidoak egongo dira ibilbidean zehar eta helmugan.
Parte-hartzaileek,ingurua garbi mantendu behar dute, horretarako debekatuta dago anoa postuetan dagoen zakarrontzietatik aparte zaborra edonon botazea; puntu honetan jarrera desegoki batek berehalako deskalifikazioa ekarriko du.
Parte-hartzaileeri edonolako materila/janari/edariak ematea debekatuta dago anoa postuetaik kanpo,jarrera honek ere berehalako deskalifikazioa ekarriko du.
11. Sailkapen sistema
Urdaibai Kopa klasifikazioak banaka izango dira.
Parte-hartzaileak nahi dituen probatan parte hartuko du, sailkapena generala 5 probetatik 4 onenak hartuko dira.
Urdaibai Kopako azken sailkapen orokorrean agertzeko. Finisherra izateko lasterketa guztiak lastertu behar ditu.
Sailkapen orokorrean puntu berdinketa baldin badago, posturik onena duena jarriko da aurretik. Hor ere berdinketa baldin badago, lasterketa gehien egin dituena jarriko da aurretik. Hortan ere berdinketa balego, azken lasterketaren sailkapenean (nahiz eta batek ez korritu) oinarrituko da berdinketa hausteko.
Laseterketaren puntuak nola banatzen diren ikusteko egin klik hemen. Kontutan hartu behar da nesken sailkapena eta mutilena desberdinak direla.
12. Lasterketaren emaitzak
Antolakuntza batzordeak lasterketa bukatu eta gehienez bi egunetara lasterketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu.
Lasterketa bakoitzeko behin-behineko emaitzak argitaratu eta bost egunetara idatzizko kexarik ez balego,klasifikazioa behinbehinekotik behin-betikora pasatuko da.
Urdaibai Kopa-ko azkenengo lasterketan aurkeztu beharreko kexak edo erreklamazioak, antolakuntza batzordeak zuzenduko ditu lasterketa bukatzean eta sariak eman baino arinago.
13. Sariak
Antolakuntza batzordeak lasterketa bukatu eta gehienez bi egunetara lasterketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu.
Lasterketa bakoitzeko behin-behineko emaitzak argitaratu eta bost egunetara idatzizko kexarik ez balego,klasifikazioa behinbehinekotik behin-betikora pasatuko da.
Urdaibai Kopa-ko azkenengo lasterketan aurkeztu beharreko kexak edo erreklamazioak, antolakuntza batzordeak zuzenduko ditu lasterketa bukatzean eta sariak eman baino arinago.
14. Segurtasuna
Lasterketaren antolatzaileek parte-hartzaileen segurtasun bermatzeko ahalegin guztiak egingo dituzte, horretarako laguntzaile bolondresak izango dira anoa postuetan,ibilbidean zehar garrantzitsuak ikusten diren puntu guztietan,baita errepide gurutzetan.
Parte-hartzaileak kontuan izan beharko du sarritan errepideak gurutzatzen direla eta puntu horretan nahiz eta laguntzaile/udaltzaingoak izan, zirkulazio neurriak errespetatu behar direla eta kontu bereziarekin ibili.
Antolakuntzako langile/bolondresak gaitasun guztia izango dute ibilbidean agertzen diren edozein aldaketa,arrisku edo istripuengatik sortu ahal diren gora-beherengatik lasterkarieri neurri zuzentzaileak adierazteko.
15. Iritzi eta kanporaketa
Araudia ez betetzea/ibilbide osoa ez betetzea/ibilbide seinalatua errespetatu ezak edo ibilbidea mozteak/dorsala ikusgai ez eramateak / ingurua zikindu edo antolatzaile/laguntzaile bolondresen agindueri kasu egiten ez dionak kanporatua izango da.
Parte-hartzaileak istripua izan dutenei laguntzera eta errepideetan zirkulazio arudia betezea behartuta daude.
Antolakuntzak ez du gain hartuko parte-hartzaileen jokabide desegokiagatik sortu ahal diren istripuetan gertatutako ondorioak,ezta bakoitzak daukan materialaren galtze edo apurtzea.
Lasterketan parte hartzeak araudi hau onartzen duela jakinarazten du.
16. Lasterketa epaiak
Antolakuntza batzordea izango da araudi honetan idatzita ez dagoen edonolako gertakaria suertatzen bada,baita araututa dagoenarekiko edozein zalantza baldin badago.
Antolakuntza batzordean U.Kopa-ko kideak osatuko dute.
17. Erantzunkizunak
Behar duten materiala eta ekipamendua parte-hartzaile bakoitzaren erantzunkizuna da.
18. Seguroa
Urdaibai Kopa-ko lasterketa bakoitzean ardura-zibil eko seguruaz babeztuta egongo da,baina ez da izengo baliogarria zuhurtziarik gabe/arduragabe/araudiak bete gabe jokatzen bada,baita ez da izango baliogarria lasterketetarako bidean gertatu ahal diren ezbeharretan.
Urdaibai Kopa–ko antolakuntzak txartel federatiboa eguneratuta izatera behartzen du edo seguru pertsonala edozein istripuri aurre egiteko,bestela antolatzaile bakoitzak egingo dio seguru gabeko parte-hartzaile bakoitzari segurua,honek inskripzioan gainkarga bat izango du.
Parte-hartzaileek, antolakuntza edozein istripu edo lesioren baten erantzunkizunetik salbuesten du.
19. Ziurtagiriak
Beharrezkoa da federatu txartela edo bankuko ingresoaren ziurtagiria erakuztea dorsala jasotzeko momentuan.
20. Laguntza medikoak
Laguntza medikuak eta lasterketa bakoitzeko antolatzaileak parte-hartzaileeri dorsalak kentzeko eta lasterketatik kanporatzeko gaitasuna daukate baldin eta norbait lasterketa bukatzeko edo jarraitzeko gaitasun gabe ikusten badute.
Hauen eritzia apelaezina izango da.
21. Lasterketa bertan bera uztea
Parte-hartzaile batek lasterketa bertan behera uzten badu AGINDUZKOA da antolatzaileari esaguraztea eta bere dorsala entregatzea.
22. Informazio orokorra
Lasterketan debekatuta dago txakur edo maskotekin egitea.
Antolakuntzak bere gain hartzen du araudi hau aldatzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa ikusten duenean,hala ere, partehartzaileeri jakinaraztea erantzunkizun hartzen du.
23. Kontzigna
Antolatzaile bakoitzaren baitan egongo da kontsigna jartzea, giltzak/arropak/motxila…etb, bertan uzteko.
24. Finisherrak
Finisher-ra izateko, 4 lasterketatik 4 lastertu eta puntuatu behar dira.
Sariak txapeldunei azkenengo lasterketa bukatzen denean emango zaizkie.
25. Kexak / Erreklamazioak
Erreklamazio orri bat egongo da web orrian eskegita, eta aste bateko epearen barruan eman beharko zaio antolakuntza batzordeari baloratu eta neurriak hartu dezan.
26. Aldaketak
Araudi hau zuzendu/aldatu/hobetu al izengo da antolakuntza batzordeagatik edozein momentuan.
Inskripzioa egiteak,araudi hau onartzea jakinarazten du.
27. Antolakuntzaren bete beharrak
Lasterketa bakoitzaren antolatzaileak URDAIBAI KOPAKO logoa jartzera behartuta dago ateratzen dituen kartel/opari/idatzietan…eta web orrian jasotako dokumentuetan.
Lasterketa bakoitzean araudi hau errespetatzea.
28. Datuen babesa eta erabilera
Lasterketa bakoitzean araudi hau errespetatzea.
Abenduak 13-ko 15/1999 datu pertsonalen babeseko lege organikoa betetzeaz bat (LOPD), erabiltzaileak web-eko informazioa ikusgai izango duela datu pertsonalik eman gabe jakinarazten da.
Hala ere, erabiltzaileak inskripzioa egiteko bere datu pertsonalak ematen baditu ere, datu horien jasotzailea eta arduradun bakarra Arrolape Mendi Taldea izango da eta datu horien erabilera soilik lasterketetako informazioa telefonoz/e-mailez bidaltzeko edo emateko erabiliko da, erabiltzaileak ez dauka mezu horiek erantzuteko beharrik.
Datu pertsonalak inoiz ere ez dira hirugarren persona bateri emango edo arau honetan agertzen ez den beste erabilpen baterako erabiliko.
Jasotako datuak hauek izango dira: Izena/bi abizen/N.A.N-a/Sexua/Helbidea/E-maila/Telefono zenbakia/Jaiotze data.
Bestaldetik Arrolape Mendi Taldea konprometitzen da emandako datuak legeak ezartzen dituen segurtasun neurri guztiekin tratatuta izango direla, sarbide eta tratamendu desgokiak sahiesteko.
Edozein erabiltzaile erregistratuak, bere datu pertsonaletara sartu/aldatu edota ezabatzeko eskubidea izango du eskaera soil batekin eta berehala U. Kopari buruzko informazioa jasotzeari utziko dio.