Kargatzen...

Uztailak 4

Txipiroi

21km / 1000m+D


informazioa

Ea edo Ie Bizkaiko kostaldean, Ispaster eta Elantxobe artean, dagoen udalerri txikia da. XVI. mendean jaio zen, Ereño eta gaur egun udalerriko auzoak diren Natxituako eta Bedaronako arrantzaleek Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. XIX. menderarte Eak ez zuen udalerri izaerarik izan. Ea Ibaiak herria bitan banatzen zuen, Zati bat Bedaronako elizateari zegokion eta bestea aldiz Natxituako Elizateari. Hau da Eak, ibaiaren alde bakoitzean parrokia bana izatearen arrazoia. XIX. mendean, Eako portuak, zatitzen zuten elizateek baino botere eta biztanleria gehiago izanik, Bedarona eta Natxituari lotu zitzaien Ea izeneko udalerria sortuz. Udalerri berri horren herriburua Eako portuan ezarri zen. Gaur egun Ea udalerria ondoko auzo hauek osatzen dute: Ea herrigunea, Bedarona, Natxitua eta Angelutxu. Bertaratzen den edonorentzat Kantauri Itsasoaren distiraz gozatzeko lau balkoi eder.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: 21 km
Desnibel positiboa: +1000m D
Irteera: Frontoian
Ordua: etan
BTT martxa
Distantzia: 17/32/42 km
Desnibel positiboa: +700/+1300/+1850 m D
Irteera: Frontoian
Ordua: etan

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Uztailak 4

Irteera-Ordua

Herriko frontoitik, etan

Distantzia

21 km

Desnibela

+1000m D


Ibilbidea

Lasterketaren deskribapena.

Perfila



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:   Txipiroi

Data:   Uztailak 4, 2020

Anoa postuak:   2 likido & solido eta 2 likido

Info gehiago:   HEMEN   HEMEN



.
Ibilbidea, Ie eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 21km izango ditu, gutxi gora-behera 1000 m desnibel positiboa eta beste 900 metroko desnibel negatiboa. Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk: .
Aurretiko inskripzioetan 300 parte hartzaile onartuko dira, hala ere, egunean bertan inskribatzeko aukera egongo da.
Urdaibaiko Erreserbaren baitan egonik (beste edozein lekutan ere), mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatuko dugu denok. Saiakera berezia egin da ibilbidearen diseinuan, edertasuna eta tramuen konplexutasuna bilatu nahian. Parte hartzaileek Urdaibai-Kopako baldintzak eta araudiak onartuko dituzte.
Txipiroi

Txipiroi Extrem kartelaren irudia
 Aurrekoa  3. Proba Hurrengoa