Kargatzen...

IX. URDAIBAI KOPA 2023

Ibarruri, Ereño, Gernika-Lumo, Iluntzar (Nabarniz), Gautegiz-Arteaga

Aurkezpena

5 Proba - Sailkapen bakarra
Hasiera / Urdaibai kopa / Aurkezpena

"Sólo aquellos que se arriesgan a ir demasiado lejos pueden descubrir lo lejos que pueden llegar"

T.S. Eliot
Urdaibai Kopa, naturaz gozatzea gustatzen zaien eta forma fisiko onean eta mendi ibilbideetan jakintza duten guztientzat sortutako kirol froga bat da. Honekin, ospe handiko kirol egutegi bat sortu nahi da, eta bide batez, mendi-lasterketak igarotzen diren Urdaibaiko herrietako ingurune naturalen aberastasuna ikusi.
Gaur egun, ingurunearekin hartu-emana daukaten kirol jardueren gorakada baten aurrean gaude, baita barnealdeko turismo edo landa-turismoarenean ere. Turismo hau, landa eremuko ezagutza eta balore natural, kultural, paisajistiko eta mendi kirolen jardunean oinarritzen da, eguzki eta hondartza turismoaren alternatiba bezala.

Helburuak

"Para mí, correr no es un deporte es una forma de vida".

Juan Pedro Dávalos Jr.
"Urdaibai Kopa", kirola (Mendiko lasterketak) eta bere balioak biztanleengan pizteko helburuarekin sortzen da, baita herriko ondarea (kulturala eta naturala) sustatzeko ere.
Lasterketa horiei esker, aniztasun teknikoa sortu
nahi da, puntuazio sistema batean oinarritutako parte-hartze eta lehiaketa bat burutuz.

"Me levanto por la mañana buscando una aventura".

George Foreman.
"Urdaibai Kopa", harrobia ezartzeko helburuarekin sortzen da, erronka berriak gustatzen zaizkienei bultzada bat emanez.
Gainera, beste probekin alderatuz, desberdina
den Lasterketa-Martxen zirkuitu bat sortu nahi da.

"No es más quién más lejos llega, sino aquel que influenciado por la belleza que le envuelve, más intensamente siente".

Maurice Herzog.
"Urdaibai Kopa", gure paraje naturalak ezagutu eta mantentzeko helburuarekin sortzen da.
Lasterketak-Martxak igaroko diren bidexken eta ibilbideen ezaguera eta mantentzea errazten diren aldi berean.

"El deporte tiene el poder de transformar el mundo. Tiene el poder de inspirar, de unir a la gente como pocas otras cosas…".

Nelson Mandela.
"Urdaibai Kopa", mendi lasterketetan emakumezkoen parte hartzea pizteko helburuarekin sortzen da, baita Lasterketa-Martxetan gazteen parte hartzea eragiteko ere.

Posizionamendua

Gaur egun naturarekin eta mendiarekin zer ikusia duten kirolen gorakadak, eta mendi lasterketenak bereziki, zera pentsatzera eraman ginduen: edozein mendi lasterketaren diseinuari, kudeaketari eta guzti honen garrantziari esker, kirol jardunaldi hauek gero eta gehiago eskatzen dituen publikoak, gure herriak eta beraien ingurune natural aberatsak ezagutuko zituztela era ezin hobe eta jendetsu batean.

Egoera honek, "Urdaibai Kopa" indar askoko eta asmo handidun proiektu bezala sortzea dakar. Kirol-egutegi hau, martxen egutegian errotuta dauden sei probez osatua dago. Espezialitate honetako kirolariengan jakin-min handia piztea espero dugu.

2019. urtean, probak honako hauek lirateke: Ibarruri (Martxoa), Gernika (Maiatza), Txipiroi (Uztaila), Gautegiz-Arteaga (Iraila) eta Gorozika (Urria).

Martxa / Lasterketa

Proba honen izendapena ez da kasualitatea. Mendi kirolean, "martxa" hitza proba antolatu bezala ulertzen dugu, non bere helburua, seinaleztatuta dagoen mendi bideetatik ibilbide bat oinez egitea da. Ez da denbora gutxien behar duen ibiltaria saritzen, izan ere, maila eta prestakuntza pixka bat eta mendi ingurua ezagutzen duten pertsona guztientzat sortutako proba irekiak dira honako hauek. Kasu honetan, erresistentzia ibilaldi batetaz hitz egiten ari gara; ibiltariek ingurune natural eta lagunarte atseginaz gozatzeaz gain, beraien muga fisikoak esploratzen dituzte.

"Mendi korrikalariak" ostera, prestakuntza eta espezializazio handidun kirolariak dira. Proba hauen hautaketa eta ibiltariei eta korrikalariei irekitzearen arrazoia, azkenaldian mota honetako probak eskaera handia dutelako da. Guzti honek, ibiltari/korrikalarien igarotze orduak luzatzera garamatza, eta horrekin, kirolariek eta beraien lagunek egonaldia luzatu dezakete gure herrietan.

"Urdaibai-Kopa", bokazio eta helburu argi batzuekin jaiotzen da: mendi martxa/lasterketetako egutegian martxa finko bat bihurtzea, eta etorkizun batean lasterketa/martxa desberdinetan erreferente bat izatea eta Urdaibai inguruko mendi korrikalarien kopuru kuantitatibo eta kualitatiboa handitzea.