Kargatzen...

Irailak 30

Forutik Forura
mendi lasterketa

21,6km / 1.100m+D


informazioa

Foruko udalak 9km2 ditu eta Oka ibaiaren ezkerraldean kokatuta dago, Urdaibaiko bailararen bihotzean. Mugakide ditu Gernika, Errigoiti, Kortezubi eta Muruetako udalak.
Udalerriko bost mila binztanlek hainbat gunetan sakabanatuta daude. Dena den, administrazio- eta erlijio- erdigunea Elexalde auzoko muinoan dago, Tourseko San Martin elizaren inguruan.
Foruko udalerrian historiaurreko gizonak bertan egon zirenaren aztarnak daude (Atxagako eta Atxetako kobazuloetan) eta, gainera, Kantauri itsasoko ekialdean ezagutzen diren erromatar aztarnategi urrietako bat daukate. Foruko herrixka erromatarra A. Martinez Salcedok eta M. Unzuetak aurkitu zuten 1982. Urtean; ordutik, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu du ingurua etengabe induskatzeko ardura, bera baita indusketak barne hartzen dituen lursailetako batzuen jabea. Bestalde, Tourseko San Martin parrokiaren azpian aurkitutako arrastoek adierazten dutenaren arabera, egungo hirigunea azken milurtekoaren hasieratik egon izan da bertan. Zehatz-mehatz, gainjarritako eliza gotiko bat eta Erdi Aroko zenbait nekropoli aurkitu dituzte.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: 21,6 km
Desnibel positiboa: + 1.100m D
Irteera: Haitz Biribil Elkartean
Ordua: 10:15tan
mendi martxa
Distantzia: 21,6 km
Desnibel positiboa: + 1.100m D
Irteera: Haitz Biribil Elkartean
Ordua: 08:30etan
Mendi martxa laburra
Distantzia: 8 km
Desnibel positiboa: + 400m D
Irteera: Haitz Biribil Elkartean
Ordua: 10:30etan

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Irailak 30

Irteera-Ordua

Haitz Biribil Elkartean, 10:15tan

Distantzia

21,6 km

Desnibela

+1.100m D


Ibilbidea

21.6Km-ko ibilbidea dauka. Hasi eta bukatu puntu berean egiten delarik, HAITZ BIRIBIL ELKARTEAn. Lehenengo 3km-ak lauak dira Gernikako errekaren aldamenetik. Hortik Aurrera basora sartzen da eta desnivela irabazten hasten da. Gora behera batzuren ondoren, 10km-an kehenengo anoa postua dago. Hemendik berriro ere aldapa gabeko bide batetik jarraitzen da 1km. Berriro beherantz 0 kota hartu arte, hemen likidoen anoa postu bat dago. Jarraian, aldapa dator, zirkuitoko punturik altuenera heltzeko, Atxondo 360m.
Orain dator zirkuitoko parterik teknikoena eta bustita badago kontu handiz hartu beharrekoa. Atxondoko jaitsiera. Ondoren, hirugarren anoa postura helduko gara eta hemendik Aurrera bidea laua, paduretatik eta gernikako errekaren ertzetik.
Azken aldapa txiki bat igo eta HAITZ BIRIBIL ELKARTEra bueltan.

Perfila



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:   Haitz Biribil Elkartea

Data:   Irailak 30, 2018

Anoa postuak:   2 likido & solido

Info gehiago:   HEMEN


Haitz Biribil Elkartea

Ibilbidearen mapa
 Aurrekoa  6. Proba Hurrengoa