Kargatzen...

Apirilak 30

Gernika-Lumoko mendi jaia

km / m+D


informazioa

Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdean kokatua. Gernika izan da hainbat mendez Bizkaiko herrien batzarleku, eta gaur egun ere hantxe daude Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izan ere, herri hartan dago Gernikako arbola, Gernikako haritza. Batzarretxea eta Gernikako haritza Euskal herriaren kondairaren iokur biziak dira. Gaur egun, ekitaldi berezietarako erabiltzen den sinboloz betetako tokia da. Konparazio batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako haritzaren aurrean egiten diote zin karguari.

Espainako Gerra Zibilaz geroztik, Gernika mundu osoan da ospetsua, Espainako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen Kondor Legioak han egin baitzuen Gernikako bonbardaketa, 1937ko apirilaren 26an. Espainar faxistek sarraskiaren ardura besteri leporatzen ahalegindu ziren: errepublikanoen erasoa izan zela zioten. Pablo Picasso margolariak, bere Gernika izeneko margolanarekin, sarraskiaren lazgarria mundu osoan zabaldu zuen, eta egia historikoa ezagutarazten lagundu.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: km
Desnibel positiboa: +m D
Irteera: tan Herriko pasalekuan
Izen ematea
mendi martxa
Luzea: km | m D | retan
Irteera: Herriko pasalekuan Izen ematea
Laburra: km | m D | etan
Irteera: tan Herriko pasalekuan Izen ematea
BTT martxa
Distantzia: km
Desnibel positiboa: m D
Irteera: tan Herriko pasalekuan
Izen ematea

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Apirilak 30

Irteera-Ordua

Herriko pasalekutik, etan

Distantzia

17,5 km

Desnibela

+m D


Ibilbidea

Lasterketaren hasiera eta bukaera herriko Pasalekuan kokatzen da. Bertatik irten eta hasierako kilometro eta erdia asfaltoz da, mendira sartu aurretik. Hau behin pasata Lumora igoera hasten da Donejakue bidetik. Aldapa gogor eta laburra da Lumora eramaten duena, eta behin helduta San Pedro ermitara heltzen gara (4,5km) eta igotzen jarraitzen dugu Metxikara bidean arbola artean bide estuetatik zehar. Behin Metxikara helduta (6,5km) berriz ere asfaltoan sartzen gara Bizkaigane anoa postua dago (7,5km) eta hortik aurrera jaitsieran murgiltzen gara. Baso eta arbola artean 12.kilometrora arte dena beheraka dela esan dezakegu pista zabal eta mehetatik korrika eginez, Busturira bidean San Kristobal auzoan barneratuz.
Ondoren anoa postua dago eta gora-behera batzuk izango ditugu. Igoera ez oso luzeak baia aldapatsuak, Foruko harrizko harrobira hurbilduz Busturiatik. Harrobira heldu aurretik Baldatika auzotik pasatzen da ibilbidea (17km) non beste anoa postu bat dago bertan (likidoa), eta hortik Baldatika auzorantz abiatuko da, arbola eta lokatz arteko ibilbide erakargarri batetik.Beste anoa postua Baldatika auzoan dago (19km) eta hortik azken igoera gogorra gelditzen da. Hortik Gernikako Aixerrota mendira bidea hartzen da non azken anoa postua dagoen (20km) eta hortik Gernikara bidea hartzen da. Lehenik Europako parkea zeharkatzen da eta azken metroak Gernikako Juan Kaltzadan egiten dira, hasi den leku berberean bukatzeko.

Perfila



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:   Arrolape Mendi Kluba

Data:   Apirilak 30, 2023

Anoa postuak:   2 likido & solido eta 2 likido

Info gehiago:   HEMEN


Lasterketaren hasiera eta bukaera herriko Pasalekuan kokatzen da. Bertatik irten eta hasierako kilometro eta erdia asfaltoz da, mendira sartu aurretik. Hau behin pasata Lumora igoera hasten da Donejakue bidetik. Aldapa gogor eta laburra da Lumora eramaten duena, eta San Pedro ermitara heldu baino lehen igotzen jarraitzen dugu Metxikara bidean arbola artean bide estuetatik zehar. Behin Gañagara helduta berriz ere asfaltoan zati txiki bat egin ostean Maigako tontorrera igotzen gara. Miagatik, bide zidorretatik zehar, Metxika eta Foruko mugara heltzen gara, bertan anoa postu bat egongo delarik. Ondoren aldapa txiki bat igo ostean, baso eta arbola artean dena beheraka dela esan dezakegu pista zabal eta mehetatik korrika eginez, Busturira bidean San Kristobal auzoan barneratuz.
Artaditik barrena Foruko harrizko harrobira hurbilduz Busturiatik. Harrobira heldu aurretik anoa postu bat egongo da, bertan,arbola arte batetik, Baldatika auzo azpirantz jaisten delarik. Hortik aurrera, arbola eta lokatz arteko ibilbide erakargarri batetik jarraitzen du ibilbideak. Behin gora behera txiki baina gogorak egin da, Gernikatik Lumora doan bidera jaisten gara, eta bertan asfaltotik jaisten da Pasealekurarte.
Ibilbidea, Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 18km izango ditu, gutxi gora-behera 900 m desnibel positiboa eta beste 900 metroko desnibel negatiboa. Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk: Lumo, Gainaga, Maiaga, eta Foruko kantera dira.
Aurretiko inskripzioetan 300 parte hartzaile onartuko dira, hala ere, egunean bertan inskribatzeko aukera egongo da.
Urdaibaiko Erreserbaren baitan egonik (beste edozein lekutan ere), mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatuko dugu denok. Saiakera berezia egin da ibilbidearen diseinuan, edertasuna eta tramuen konplexutasuna bilatu nahian. Parte hartzaileek Urdaibai-Kopako baldintzak eta araudiak onartuko dituzte.
Gernikako kartelaren irudia Arrolape Mendi Kluba
 Aurrekoa  3. Proba Hurrengoa