Kargatzen...

Uztailak 25

Iluntzar Mendi Lasterketa

7 km / 400m+D


informazioa

Igarobide den zeinahi bidetatik urrun dago Nabarniz, geografikoki bakartuta. Horrek eragina izan du bere hirigintzan, eta, hala, landa hirigintza bakartu eta barreiatua du. Eta bertako ondare elementu garrantzitsuenak, hain justu, baserriak eta baselizak dira. Ikazurieta auzoan Ondoroko hilobi koba aurki dezakegu. Nabarnizko gune berezienetako bat Oma da; bere ibilbidean txoko ederrak sortzen dituen erreka bailara. Elexalde auzoan, Nabarnizko gune nagusian, Gorritiz-Gorostizagako Andre Maria eliza ederra aurkituko dugu lehengo eta behin, euskal arkitektura neoklasikoaren adibide bikaina. Lekerika auzoan, bestalde, Santiago eliza gotikoa bisitatu eta Oiz mendiko (1.026 m) ikuspegi paregabeez goza dezakegu. Ingurune natural ezin ederrago batean dagoenez, ezkutuko txokorik ederrenak ezagutzeko ibilaldi ugari egiteko aukera eskaintzen du Nabarnizek. Besteak beste, Iluntzar mendira igo gaitezke, udalerriaren gainean ageri den begiratoki naturalera. Urdaibaiko panoramika ederrez gain, Oka ibaiak osatzen duen bailara eta Oma eta Basondo artadiak ikusteko aukera ematen du, Sollube mendia aurrean ageri duela.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: 7 km
Desnibel positiboa: +400m D
Irteera: Santiago ermitan
Ordua: 13:00etan

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Uztailak 25

Irteera-Ordua

Santiago Ermitatik, 13:00etan

Distantzia

7 km

Desnibela

+400m D


Ibilbidea

Lasterketaren deskribapena.
Lasterketaren hasiera eta bukaera Nabarnizko Lekerika auzoan dagoen Santiago ermitaren ondoan kokatzen da. Hasierako kilometro erdia nahiko laua da baina ondoren hasten da aldapa tentea. Ostean 200 metrotako atsedengune bat dator eta hortik hasi eta Illuntzar tontorreaino antzinako ibilbide malkartsua berreskuratu dute. 2,8 kilometroan gaina igaro eta hortik Santiago ermitara buelta egitea besterik ez da gelditzen, hasieran Illuntzarko landa zabaletan behera eta ondoren harrizko pista arinean. Santiago ermitara iristean 5,3 kilometrotako eta 400 metro positibotako mendi ibilaldi zirkularra izango dute egina korrikalariek.

Urdaibaiko Erreserbaren baitan egonik (beste edozein lekutan ere), mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatuko dugu denok. Saiakera berezia egin da ibilbidearen diseinuan, edertasuna eta tramuen konplexutasuna bilatu nahian. Parte hartzaileek Urdaibai-Kopako baldintzak eta araudiak onartuko dituzte.

Perfila



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:    Nabarnizko Jai Batzordea

Data:   Uztailak 25, 2023

Anoa postuak:   1 likido & solido

Info gehiago:   HEMEN


Iluntzarko mendi lasterketa
 Aurrekoa  4. Proba Hurrengoa